2012/05/10

GOOD AFTERNOON OUR FRIENDS!!

How are you family? Gu ondo baino hobeto gabiltza, gainera gero eta gutxiago falta zaigu hemen egoteko eta momentu guztiak aprobetxatu nahi ditugu. Atzo The Water Cycle-en proiektuak egin genituen goizean eta arratsaldean Andra Marira joan ginen. Bidea luzea izan zen eta aldapatsua, baina hara heldu bezain laster futbolean ibiltzeko aukera izan genuen. Gero, etxera buelta, dutxa eta gauean "The Simpson" pelikula ikusi genuen ingelesez, eta zalantzarik gabe, dena ulertu genuen. Goizean, "The food"  ikasten egon gara, eta dastaketa batzuk egin ditugu. Zekulako gauza nazkagarriak jan ditugu!! Bufff!! Ura behar izan dugu tragatu ahal izateko!! Gero Olaiz berriz joan zaigu baina lo egiten utzi diogu eta umore onez joan da. Orain, altxorraren bila jolasa egingo dugu eta kremak ondo emanda joango gara, hemen momentu honetan termometroak 37º markatzen dituelako. Beraz, eguzkitan urtzen ez bagara bihar bertan etxean izango gaituzue, badakigu eta faltan asko botatzen gaituzuela. Tonight we have got disco, so we are very happy because we love dancing!! See you!! Kisses!!

PD: 28 urte itxaron baditugu kopa bat altxatzeko, zer dira orain 15 egun... ?? Beti zurekin!!













2 comentarios:

  1. Benetan aprobetxatzen ai zeatela ikusten degu.

    Nik behintzat zuek ikusteko irrikitan nago...

    Disko festan ondo pasa eta gero kontatuko diguzue zenek egin duen dantza zeinekin!!! Jejeje... Ez ahaztu argazkiak ateratzeaz gero guri erakusteko!!!.

    Aprobetxatu tope azken momentu hauek!!!

    Have a nice nigth!!! See you as soon as posible!!! Kisses!!!

    Anita.

    ResponderEliminar
  2. Good night! Ahora nos imaginamos que no os estareis acordando de nosotros. ¿Qué tal la disco ? ¿Buena música ? ¿Buena compañia ? Aimar pregunta : ¿buenas chicas? Mañana ya nos contareis todo cuando llegueis. Aquí seguimos esperando......
    Kisses, muxuk y besitos......
    Sacar más fotos..............
    Aimar aita eta ama

    ResponderEliminar