2012/05/25

ORENDAINERA OINEZ



Maiatzak 24, osteguna Altzoko 5. eta 6. mailako ikasleak Orendainera joan ginen, Altzotik 9:00etan abiatu ginen Alegira ondoren Alegikoekin batera oinez. Aurretik eskola bakoitzeko bi edo hiru ordezkari joan ziren Ikaztegietara jokoak, ordua, taldeak... antolatzeko. Han Amezketa, Abaltzisketa eta Ikaztegietakoekin elkartu ginen. Ondoren joko batzuk egin genituen hiru taldeetan banatuta, jokoak: Futbola, "polis y cacos" eta esku pilota izan ziren. 13:00etan bazkaldu genuen eta bazkaldu ondoren denbora librea izan genuen lagun berriak egiteko eta beraiekin ibiltzeko. Ondoren etxera itzultzeko ordua iritsi zitzaigun eta 14:30etan Alegialdera abiatu ginen. Alegitik Altzora igotzeko bi kotxeetan banatu ginen.

              OSO ONGI PASA GENUEN BAINA NEKATUTA BUELTATU GINEN

No hay comentarios:

Publicar un comentario