2013/01/21

TOLOSAKO ZINEMAN

Ostiralean, urtarrilak 18, Leidorren Pluk eta bere garabia izeneko pelikula ikusi genuen.

Filmaren laburpentxoa hauxe da: Pluk etxe bila zebilen eta uso batek lagundu zion bizilekua aurkitzen. Dorre batean jarri zen bizitzen eta etxe horretan lagun asko egin zituen: Agata izeneko neska, Zaza izeneko labezomorroa, bost anai txiki... Garabiarekin laguntzen zien Plukek ingurukoei, adibidez, zaldi bati uretatik ateratzen. Etxe aurrean zegoen Dordokaren lorategia hildako txorien museo bihurtu nahi zuten baina Plukek eta bere lagunek lortu zuten lorategia salbatzea.

Asko gustatu zitzaigun pelikula eta pozik irten ginen.

                                     1. ZIKLOKO IKASLEAK




 



No hay comentarios:

Publicar un comentario