2013/01/25

ZINEA ESKOLAN, ESKOLA ZINEAN

Eskolak aurrera eraman behar duen hurrengo proiektua zinema izango da. Honen azken xedea DOKUMENTAL bat egitea izango delarik.

Honetan murgiltzeko asmoz, astero genero desberdineko filma bat ikusiko dugu gutxienez. Aste honetan dokumentalaren txanda izan dugu eta bi emanaldi desberdin antolatu ditugu. Alde batetik haur hezkuntza eta lehenengo zikloko ikasleak Denok bizi gara hemen eta Abartxi gure laguna ikusi dute eta 2. eta 3. ziklokoek Basamortuko irribarreak.

Dokumentalak Saharauien bizimoduan oinarrituta daude,  lotura eta zergaitia eman nahi baitiogu, eskolan egiten ari garen janari bilketarekin. 

Hemendik animatu nahi zaituztegu ekimen honekin  bat egitera.


Eskolako irakasle taldea

No hay comentarios:

Publicar un comentario