2013/05/22

ALTZOKO TIPUL ZINEMA


2. hiruhilekoan zinea proiektuarekin lanean hasi ginen, 3. hiruhilekoan proiektuarekin jarraitzeko film hauek ikusi ditugu.


Mary Poppins:

1.eta 2. zikloko ikasleak ikusi genuen, musikala da.
Familia aberats batek zaintzaile bat  kontratatu  zuten 2 umeak zaintzeko.
Zaintzaileak Mary Poppins izena zuen, eta botere magikoak zituen. Abentura asko pasa zituzten elkarrekin.
Gehienei asko  gustatu zitzaigun.




Martina eta sagutxoak:


4 eta 5 urtekoak ikusi zuten Leidorren, apirilaren 17 an.
Komedia eta abenturazkoa da.

Hiri batera joan ziren Malen eta  sagutxoak, eta han Suzi ezagutu zuten, bertan bizitako abenturak kontatzen dira.






El mago de Oz:



1., 2. eta 3. ziklokoek ikusi genuen 2013-05-15ean. Musikala da.

Baziren behin Dorita izeneko neska bat eta Toto bere txakurra. Zurrunbilo batek mundu magikora eraman zituen. Orduan, neskak bere etxerako bidea bilatu nahi zuen, eta “ciudad Esmeraldara” abiatu ziren Oz magoaren bila. Bidean, pertsonaia berezi batzuk ezagutu zituen.




El niño con el pijama de rayas:

3. ziklokoek ikusi zuten, 2013-05-07an. Dramatikoa eta historikoa da. Hala ere aurretik liburua irakurri zuten.


Mundu ezberdinetako bi umeen arteko harremanak kontatzen ditu.
Polita iruditu zitzaien, nahiz eta liburua gehiago gustatu.


TINTIN  Y EL SECRETO DEL UNICORNIO:


1. eta 2. ziklokoak ikusi genuen maiatzak 10 eta 13an.
Abenturazko pelikula da.



Pirata batzuen altxorraren inguruan doa.
Batzuei asko gustatu zitzaien baina beste batzuei ez hainbeste.



EL REY LEON:

Haur hezkuntza eta lehen hezkuntzako 1. zikloko ikasleak ikusi dute.
Animazio filma da.
Protagonista zen lehoiari aita hiltzen zaio eta oihaneko errege izan behar du lehoi txikiak.
Oso gustukoa izan zen.



  

ESKOLA TXIKIETAKO DOKUMENTALA:

 Eskola txikietako dokumentala gurasoek eta irakasleek ikusi zuten,  ondoren kafe tertulia eginez.
Eskola txikietako funtzionatzeko moduaz aritzen da.




Oso gustora egon ziren.

YO TAMBIÉN

"Yo también" pelikula 3.ziklokoak ikusi zuten.
Pelikula dramatikoa da.
 Pelikula horretan sindrome de down zuen gazte batek ikasketak egin ondoren lanean maitemindu egiten da eta bizi dituen gorabeherak azaltzen dira.




Batzuei asko gustatu zitzaien baina beste batzuk ez ziren gustura egon. 

TIEMPOS MODERNOS

1., 2.eta 3. ziklokoek ikusi genuen. Pelikula honen generoa komedia da.
Lanean arazo desberdinak izaten dituen gizon baten goraberak kontatzen dira bertan.
Gure ustez polita da.


FRANKENWEENIE


3. eta 4. mailakoak ikusi genuen. Pelikula hau animaziozkoa eta beldurrezkoa da.



Txakur bat istripuz hil egin zen eta bere jabeak berpiztu egin zuen. 
Guri asko gustatu zitzaigun.

DUMBO:


 HH. koek ikusi zuten pelikula hau.
Animazio generokoa da.
 Dunbo elefante txiki  bat da eta bere  belarriekin egiten du hegan.
Asko gustatu zitzaien.




GREASE
5. eta 6. mailakoek ikusi zuten genero musikaleko filma hau.



Neska bat eta mutil bati buruz doa, maitemindu egiten dira.
Gehienei gustatu zitzaien.


3. eta 4. mailako ikasleak.


No hay comentarios:

Publicar un comentario