2013/05/14

DOKUMENTALAREN GRABAKETAK DATORREN ASTEAN

Datorren astean, maiatzaren 21 eta 22an, eskolan dokumentalerako grabaketak egingo ditugu. Maiatzaren 24an berriz denok batera Legazpira joango gara garai bateko eskolaren grabaketak egitera. Aurretik zenbait entsaio egin ditugu talde bakoitzak zehazteko zer egin behar duen (baserria, eliza, jolasak, erromeria eta eskola). Garai hartako jantziak eta orrazkerak ere erabiliko ditugu grabaketa hauetan, horretarako guraso batzuen laguntza ere ezinbestekoa izango dugu (alderdi teknikoak, dekorazioa, pelukeria ...) Espero dugu dokumental polita egitea eta ikasturte bukaerarako zuentzako prest izatea, gu momentuz egiten ari garen bitartean oso ondo ari gara pasatzen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario