2013/12/13

LEIREREN IPUINAK KATALANEZ

Abenduak 12 Osteguna, Leire, Olaizen ilobak bi ipuin ekarri zizkigun prestatuta, bat kontatzeko eta bestea irakurtzeko. Ez zituen euskeraz ezta gaztelaniaz ere kontatu, Katalanez baizik. Bere aita Tossa de Mar ekoa da (Katalunia)  eta horregatik Katalanez daki, han bi urtez bizi izan zen. 8 urte ditu, hiru hizkuntza dakizki eta laugarrena ikasten ari da.

Hasteko, bere aitak txikitan kontatzen zion ipuin bat kontatu zigun, basoko animaliei buruz zihoan. Honekin bukatutakoan 7 antxumeen ipuina irakurri zigun. Hasieran urduri xamar ikusi bagenuen ere, lasaitzen joan zen eta saio polita eskeini zigun.

ESKERRIK ASKO LEIRE!!!


5. eta 6. maila



No hay comentarios:

Publicar un comentario