2013/12/12

SEME-ALABEN HEZIKETA EMOZIONALA

Abenduak 11an eskolan Juan Carlos Alonso psikologoaren hitzaldia izan genuen. Gure seme-alaben heziketa emozionalen inguruko azalpenak eman zizkigun eta bide batez hausnarketara bideratu gintuen  Hitzaldia arratsaldeko 14:30 hasi zen eta bertan guraso eta irakasle dezente bildu ginen. Oso saio ederra eta eraginkorra iruditu zitzaigun. Hainbat galderen inguruan joan zen hitzaldia:
- Emozioak, sentimenduak, hezi egiten dira?
- Nola gauzaten da gure seme-alaben heziketa emozionala?
- Guraso bezala, zer egin dezaket nire seme-alaba sentimenduei daogokienez ongi hezteko?
- Nola jokatu behar dut beraien sentimenduen aurrean: beldurrak,jelosian,oldarkotasun...
- Zer egin bere sentimenduak identifikatzen, adierazten eta bideratzen jakin dezaten?
- Nola estimulatu seme-alaben sentikortasun emozionala?
Gogoratu behar dugu ikasturtean zehar beste bi hitzaldi eskainiko dizkigula Juan Carlosek .Gaiak oraindik zehaztear daude eta bide batez hauetara ere etortzeko gonbitea luzatuko zaizue.



No hay comentarios:

Publicar un comentario