2014/02/18

D´ELIKATUZ ZENTRORA BISITA

Otsailaren  12an   Ordiziara  joan  ginen  trenez,  4-5-6-7  urtekoak. Iritsitakoan, Delikatuz  zentrora  sartu   giñen. Idoia  izeneko  arduradunak, liburu  baten  bidez,  azaldu  zigun  janari  guztiak baserritik  zetozela, arrainak izan  ezik. 
 
Azalpena entzun ondoren azoka bixitatu genuen, bi taldetan banatuta.Bertan janariak  erosi egin genituen: letxuga, porruak, sagarrak, gazta, arrautzak, ogia... 






 Saskira sartu eta berriro zentrora itzuli ginen.












Janariak banan- banan saskitik atera eta janarien piramidean non kokatzen ziren ikusi genuen. Idoiak erakutsi zigun janari horiek zenbat aldiz jan behar genituen osasuntsu hazteko.













Bukaeran bideo bat ikusi genuen.
Bideoa amaitutakoan, Idoiak gonbidapen txartelak eman zizkigun eta erositako janari guztia gure artean banatzeko.
   Parkean hamaiketakoa egin , trena hartu eta herrira iritsi giñen 12:15 aldera.

               BIKAIN IBILI GIÑEN ETA ASKO IKASI GENUEN!



                           
                                         1.ZIKLOKO IKASLEAK






                                                                                                                        


No hay comentarios:

Publicar un comentario