2014/02/26

IÑAUTERIAK

Urtero bezala iritsi zaizkigu iñauteriak, hori ospatzeko festa bat prestatu dugu Altzoko eskolan, herritar guztiontzat. Aurreko hiruhilekoan, munduko ipuinak landu genituen eta horrekin lotzeko, herrialde ezberdinetako dantzak prestatu ditugu soinketako klaseetan baita 3. ziklokoek batukada ere, musikako saioetan. Hauek dira aukeratutako herrialdeak: Afrika, Mexiko, India eta Brasil. Txikiek Pirritx eta Porrotxen bitartez, Afrikara eramango gaituzte. Handik zuzenean Mexikora joango gara, 1go eta 2. mailakoak gidari ditugula. Bertan, Pirritx eta Porrotxen laguntzarekin mariatxi bat dantzatuko digute. 2. ziklokoak Indian ditugu zai "Del pita del" dantzatuz. Azkenik, guk (3. ziklokoak), Brasilgo Batukada doinuarekin alaituko zaituztegu. Bidaia guzti hauek egin ondoren, indar berritzeko sozidadera joango gara, guraso elkartekoek prestatutakoa jatera.

Eguraldi ona egingo balu 14:30etan eskolatik abituko gara eta plazara joango gara desfilea eginez, hori egindakoan, 15:00tan frontoira itzuliko gara emanaldiari hasiera ematera.

Hurrengo goizean, bakoitzak nahi duen bezala etorriko da mozorrotuta eta tailerretan elkartuz pintxo ezberdinak egingo ditugu gero hamiketakoa iristen denean jateko. Hau dena bukatutakoan desfilea egingo dugu, bakoitzak bere mozorroa aurkezteko, hauxek dira sariak: mozorro politenarentzat, mozorro originalarentzat, mozorro dibertigarriarentzat eta antzezpen oberenarentzat.
Eskerrik asko emanaldira etorriko zareten guztioi eta baita ere guraso elkartekoei merienda prestatzeagatik.

              ONDO PASA IÑAUTERIAK !!!


                                                                                                                             


                                                                                                                             3. zikloa.

No hay comentarios:

Publicar un comentario