2014/03/06

PASTA DOTOREAK


2014ko otsailak 5ean errezeta lantzen ari garenez, Arantxari bururatu zitzaion pastak egin, eta tailerretan apaintzea. 2014ko otsailak 18ean pastaren errezeta landu genuen 2.ziklokoak gelan. 2014ko otsailak 19ean 2 taldetan banatu ginen, eta landutako errezetako osagaiak kantidade handia zuenez, guk haren laurdena erabili genuen eta pastak egiteko orea egin genuan. Gero sozidadera joan ginen eta  bertan Iñaki itxaroten ari zen. Han moldeekin oreari, formak  eman genizkion, eta labean erre genituen, Iñaki, Urrategi eta Arantxaren laguntzaz. Arratsaldean, jangelan, pastak apaindu egin genituen, nata, fondant txokolatea, txokolate pizpiritak, koloretako pizpiritak eta almendrekin. Gero eskolako gainontzeko ikasleekin batera jan genituen.
Iñakiri eskertu nahi diogu, emandako laguntza.

Hona hemen egindako pasten errezeta:

PASTAREN ERREZETA


OSAGAIAK:
-2kg mantekila.
-1,6 kg azukre glas.
-8 arrautza.
-4kg hirin.
-Limoi eta bainila esenzia.


 
NOLA EGIN:

-Lehenengo mantekila enpomatu.(Mikrondasean berotu urtu gabe)
-Azukrea gehitu.
-Esenzia gehitu.(Limoia bainila baino gehiago bota.Baina pasatu gabe, bestela pikatu egiten da eta. )
-Arrautza epela gehitu poliki poliki eta azkenik hirina gehitu poliki poliki.
-Rodiloarekin moldeatu. Pasta gaizki nahastuta badago erraz apurtuko
da.
-Oso delikatua da, ahal den gutxien ikutu eta rodilo pasada gutxienekin bajatu.
-Pasta hauek 4,5mm lodiera emango diegu.
-Labean 200º C 8 minutuz erre.                                                                                                                                            

 Egileak: Jokin Olano, Naira Carrasco, Ander Murua, eta Ane Ugartemendia.









1 comentario: