2014/04/04

KUTXA ESPAZIORA ETA TXURI URDINERA BISITA

Kaixo guztioi:


Apirilaren 3an, Donostiara egun osoko irteera egin genuen. Goizean, Kutxa espaziora iritsi eta bertan 4 taldetan banatu ginen, hauexek ziren taldeak eta bakoitzak landutako programa:
- 4-5 urtekoak: Basoan barrena programa eta Planetariumen film bat ikusi zuten "buruz behera ibiltzen zekien neska".
-1go-2. mailakoak: Planetariumean "Printze Txikia" ikusi zuten eta Natura eta zu programa..
-3.-4. mailakoak: Uraren mila aurpegiak  eta Zure zentzumena zaintzen programak.
-5.-6. mailakoak: Presio atmosferikoa eta Kimikaren magia programak landu genituen.

Gure programan esperimentu asko, politak eta harrigarriak egin genituen eta hauetako batzuk eskolan egiten saiatuko gara. Saio honetan oso adi egon ginen eta ikaragarri ikasi genuen.

Kutxa espazioko saioa 12:40etan bukatu zen eta HHko ikasleak Urbilera gerturatu ziren bazkaltzeko eta LHko ikasleok Anoeta ondoan dagoen Skate parkean bazkaldu genuen. 13:45etan Txuri Urdinera gerturatu ginen eta 15:30ak arte patinatzen ibili ginen ipurdiko ederrak hartuz.

Benetan egun pasa ederra izan zen.



                                                                                                                    5. eta 6. mailakoak.




No hay comentarios:

Publicar un comentario