2014/04/09

NOLEGA ESKOLAN












2014ko martxoak 27an NOLEGA  eguna  izan genuen gure eskolan. Urtero ospatzen dugun egun honetan , Ikaztegietako eta Abaltzisketako eskolako  ikaskideekin elkartzen gara  eta elkarri euskeraz  egindako abesti,  bertso, antzerki,... eskeintzen dizkiogu,herriz aldatuz. 
Goizean, 2 taldeetan, Abaltzisketako eta Ikaztegietako ikasleek, euren emanaldiari eman zioten hasera, ondoren hamaiketakoa egin genuen eta denok elkartu ginen psikomotrizitate gelan han kantagintza saioa egin ziguten. 



Gero bazkaltzera joan ginen, bazkaldu eta gero jolasean aritu ginen, elkarrekin hiru herrietako ikasleak. Arratsaldean Altzokoek egin genuen emanaldia eta azkenik, bertsotan 5. eta 6. mailakoek eman zioten NOLEGARI bukaera, gero autobusak iritsi bitartean berriro ere jolasean aritu gienen eta hauek abiatu zirenean Altzoko ikasle eta irakasleek eskola  jaso genuen . Hemendik eskertu nahi diegu bisitan etorri zitzaizkigun eskolei euren bisita, eta agintzen diegu datorren ikasturteetan guk ere itzuliko diegula.



No hay comentarios:

Publicar un comentario