2014/05/16

Sukaldaritza tailerrei agurra


2014ko maiatzak 13an sukaldaritza tailerrei agur esan genien. Aurreko egunean baratzetik, azelgak, babak, letxugak, tipula, rabanitoak eta ilarrak bildu genituen, eta plater hauek prestatu genituen:
 1. taldeak azelga purea eta penkak jamon york eta gaztaz beteak.
 2. taldeak entsalada nahasia
 3. taldeak ilarrak patatekin 
4. taldeak babak urdaiazpiko eta arrautzekin. 

Bakoitzak bere etxetik ekarri zituen platera, tenedorea eta kutxara, plater horiek probatzeko. Eskola guztiak hartu zuen parte. OSO GOXOA ZEGOEN DENA!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario