2014/05/07

EGUN BEREZIA

Atzo,maiatzaren 6an , goizean, inkubadora entxufatu, termometroa jarri eta berotzen utzi genuen. Berotzen zegoen  bitartean haziak erein genituen lorontzietan.Haziak 5 mota desberdiñetakoak ziren: babarrunak, artoa, pipak, kalabaziñak eta bainak.Guztira  75 lorontzi  bete genituen. Lur goxoa jarriz ureztatu genituen eta leiho ondoan dauzkagu argia izan dezaten.Haziak egindakoan gure etxe eta baserrietatik ekarritako arrautzak inkubadoran sartu genituen.37 arrautza dira guztira: txikiak, handiak, txuriak eta gorriskak. Ura ere jarri diegu. Orain 21 egun itxaron behar dugu txitak ateratzeko.Denak jaiotzea nahiko genuke. 
JAINKOAK LAGUN GAITZALA!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!
.

                                                                                 1.zikloko ikasleak

No hay comentarios:

Publicar un comentario