2014/10/16

2 EGUNETAKO IRTEERA ATARRABIARA

     Urriak 9tik 10era Atarrabiako aterpetxera joan ginen autobusez L.Hko ikasle guztiak. Goizeko 9:00 etan abiatu ginen Altzotik, Atarrabiara iritsi ondoren aterpetxean maletak utzi genituen eta jarraian autobusa hartu eta Iruñeko planetariora joan ginen. Hemen 2 taldetan banatu ginen eta 1.zikloko ikasleak sartu ziren lehendabizi. Bitartean gu parkean ibili ginen eta 13:00etan (besteak atera zirenean) gu sartu  ginen eta Eguzki Sistemako hainbat azalpen (Planetak, Konstelazioak, Izarrak...) eman zizkiguten.
      Atera ginenean denak batera bazkaldu genuen euri zaparrada galanta ari zuen bitartean. Atertzen ez zuenez atubusa hartu eta aterpetxera bueltatu ginen. Zortziterdiak  iritsi zirenean afaltzen hasi ginen eta gero diskoteka 23:00ak arte. Ondoren bakoitza bere logelara joan gienen eta hitzegiten aritu ginen berandu xamar arte.
     Hurrengo goizean gosaldu eta lineako autobusa hartu genuen Iruñeko udaletxera joateko.
Bertan berriz ere bi taldetan banatu ginen, lehenengo taldea udaletxean zegoen  bitartean, bestea San Ferminetako entzierroaren  ibilbidea egiten ari zen. Bisita amaitu ondoren autobusez aterpetxera itzuili ginen bazkaltzera. Jarraian maletak hartu eta Altzorako bidea hartu genuen.

Ederki pasa genuen baina eguraldiak ez zigun batere lagundu.
Planetario ondoko parkean jolasean.

Aterpetxeko logelan oheak prestatzen.

Afari goxo-goxoa.
Udaletxe aurrean Iruñari buruzko azalpenak entzuten.
Entzierroko hesian igota.
Talde osoa udaletxe sarreran.

Udaletxeko areto gelan.

Txupinazoa botatzen den balkoian.









3.zikloko ikasleak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario