2014/10/06

3.ZIKLOKO IKASLEEN AURKEZPENA




Kaixo Albiztur eta Lizartzako lagunak:

Aurten elkarrekin hainbat ekintza burutuko ditugu. Hasteko  gure  aurkezpena egingo dugu. Gelan 13 ikasle gara (5 bosgarren mailan: Ander, Jokin, Haritz, Garazi, Oihana eta 8 seigarrenean: Uxue, Olatz, Nagore, Ainhoa, Peru, Amets, Iraitz, Aimar) gure tutorea Josebe da. Eskolan Proiektuka ikasten dugu, orain arte landu ditugunetatik gehien gustatu zaizkigunak hauexek izan dira: Sukaldaritza (gida gastronomikoa egitea) , zinea (dokumentala grabatzea) , artea ( pintura erakusketa).  Ikasturte honetan ere espero dugu zuekin batera ekintza politak egitea.
Gure eskolan baratza dugu “Tipulba” izenekoa eta denon artean oso ondo zaintzen dugu eta aurten Lurra gai bezala hartu dugunez bertan asko ikasiko dugu.

Hemen doaz alde batetik taldeko argazkia gure baratzan eta Altzoko erraldoiaren ondoan eginak  eta bestetik bideoa.


3.Zikloko ikasleak


1 comentario:

  1. Kaixo :

    Gu Albizturkoak gara, gaur lortu dugu talde osoak zuen aurkezpenak ikustea, bateko interneta dela, besteko arbel digitala dela, zenbait arazo izan ditugu eta azkenik lortu dugu.
    Oso ideia ona iruditu zaigu aurkezpenak hiru hizkuntzetan egitea eta esan behar dizuegu primeran ulertu ditugula denen aurkezpenak.
    Gure aurkezpenean ikusiko zenuten bezala gu 2. eta 3. ziklokoak elkarrekin gaude gelan eta denon artean hamarreko taldea osatzen dugu.
    Ondo segi asko ikasiz eta IZANGO DUGU ELKARREN BERRI !!!!!!!!

    ResponderEliminar