2015/10/16

ARKITEKTURAREKIN  JOLASEAN

 Dagoeneko  tailerretan arkitektura lantzeko hainbat saio burutu ditugu eta bertan animalien bizilekuak, kobazuloak, gizakien etxe mota ezberdinak... landu ditugu. Atzo arratsaldean, urriak 15, eguraldi bikaina zegoela aprobetxatuz eskolatik abiatu ginen eta inguruko zuhaitzetan plastikoa erabiliz " kabi itxureko" etxetxoak eraikitzen aritu ginen. Froga ezberdinak egin genituen eta ederki pasa genuen denok elkarlanean. Bukatzeko denok frogatu genuen eta konturatu ginen gure pisua ederki mantentzen zuela.
Arratsalde bikaina pasa genuen!!!






URRIAK 21- TIPIAK ERAIKITZEN

Gaur goizean eskola guztiko ikasleak indioen etxeak eraiki ditugu Santa Barbara ermita ondoan eta eskolako baratzan dagoen zelaian.3 tipi egin ditugu eta hirurak desberdinak atera dira. Egun batzutan bertan utziko ditugu jolastu ahal izateko. Primerako lana egin dugu denon artean. A ze artistak!!!!!!








1 comentario:

  1. OSO LAN POLITA EGIN DUZUE!
    ALTZORA JOATEN GARENEAN, IKUSI AL IZANGO DITUGU? IBILI GAITEZKE BERTAN JOLASTEN?MUXU ASKO!

    ResponderEliminar