2015/10/20

GASTEIZERA IRTEERA

Ostegunetik ostiralera, Gasteizera joango gara gau bat pasatzera eta hiria ezagutzera, La Catedral aterpetxean egingo dugu lo. 

Altzoko eta Albizturgo eskoletako ikasleak joango gara, haur hezkuntzako 4 urtetik lehen hezkuntzako 6. maila bitarte,  irakasleekin batera 80 bat pertsona izango gara.


Hau izango da egingo dugunaren egitaraua:

OSTEGUNA:

-         9:00tan  eskolatik  autobusez  abiatuko  gara .
-         11:00  aterpetxera  iritsiko  gara  eta maletak  utziko  ditugu, hamaiketakoa jango dugu eta bueltaxo bate mango dugu hirian zehar.
-         13:30tan  bazkaldu egingo dugu  Foruen  enparantzan.
-         15:30-17:30etara Artium museora  joango  gara eta bertan tailerrak egingo ditugu.
-         17:30etan  meriendatuko  dugu  eta denbora librea izango dugu.
-         20:30etan  aterpetxean afaria.
-          22:30etan  ohera  sartuko  gara.

OSTIRALA:

-         9:00tan  gosaria.
-         10:15etan  hirian  zehar  bisita  gidatua.
-         13:30tan  bazkaria.
-          14:30tan  itzulerako  autobusa.

No hay comentarios:

Publicar un comentario