2016/01/14

OPORRETATIK BUELTATU GARA!!!

Kaixo lagunak:

Ikusten duzuenez berriro eskolan gara indarberrituta!!Lanean hasi gara eta gure proiektua jarraitzeko, ideia berriak biltzeko, Adur Larrea irudigilea etorri zaigu bisitan. Bere lan ugari erakutsi zizkigun: bere marrazkiak, argazkiak, komikiak etabar. baita lan nola egiten duen erakutsi ere!!Batzuetan eskuz marrazten du, beste batzuetan ordenagailuz...

Asko gustatu zitzaigun bere irudiak. Gainera, bere liburua oparitu zigun eskolarako, Gabriel Arestiren biografia komiki eran. Eskerrik asko Adur eta laister arte!!!



No hay comentarios:

Publicar un comentario