2016/01/28

Liburuen altxorra eraman dute

Imanol, Galtzagorri elkarteko kidea, aste honetan eskolara etorri zaigu liburuen altxorreko kutxa jasotzera. Hilabete bat eduki dugu eskolan eta aukera handia izan dugu liburu asko irakurtzeko. Irakurritako liburuen artean guretzat aipagarrienak hauxek izan dira: Ada Goth, Franny. K Stein, Motozerra,  Zombi gunea eta irakasleak gelan irakurri digun Oilo ipurdia jartzeko moduko ipuinak. Beraz aukera paregabea izan dugu irakurketaz gozatzeko. Datorren urtean ere berriro aukera hau aprobetxatuko dugu.



Bestalde, arkitektura tailerrekin ere aurrera jarraitzen dugu eta azkeneko saioan "Arkitektura textil" deituriko saioa burutu genuen.  Bertan, etxetik edo eskolatik ekarritako panpineei jantziak, disenatu eta egin genizkien. Oso ondo pasatzeaz gain, modelo dotoreak atera zitzaizkigun.

3.Zikloko ikasleak

No hay comentarios:

Publicar un comentario