2016/02/02

BADATOZ IÑAUTERIAK







Otsailak 4tik 10era Iñauteriak izango dira,  Altzoko eskolan ere ospatuko ditugu, hona  hemen egitaraua:

Asteazkena, otsailak 3a:

-          14.45etan mozorro, desfilea izango da Eskolatik Udaletxera eta buelta.
-          15.30etan  Obra parodia, antzeztuko dute, eskolako ikasle eta irakasleak.
-          16.15etan merienda izango da, Elordi Elkartean, Guraso Elkarteak antolatuta.

Oharra: Eguraldi txarra izanez gero, ez da desfilerik egingo eta Obra parodia frontoian izango da.

Osteguna, otsailak 4a:

-          Ikasle eta irakasleak mozorrotuta etorriko dira, eta taldeko argazkiak aterako dituzte.
-          Tailerretan, panpinentzat arropak egingo dituzte.
-          Txistorra pintxoak banatuko dira .
-          Tolosako txupinazoarekin bat egingo dugu, LH3. zikloko gelan.
-          Psikomotrizitate gelan desfilea izango da.


Oharra: eguardian eskola amaituko da eta hau itxita egongo da otsailak 11arte. 

Resultado de imagen de imagenes mascaras de carnaval

ONDO PASA IÑAUTERIAK!!!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario