2016/04/22

Kaixo lagunak!! zer moduz?

Gu oso ondo gaude, lan eta lan. Azken hiruhilabete honetan, pintura lantzen ari gara. Tailerretan ere gauza oso politak ikasten ditugu. Aurreko astean, pintura erakusketa bat antolatu genuen eskolan. Koadro oso politak zeuden, batzuk abstraktoak eta beste batzuk figuratiboak. Batzuk oleoarekin eta beste batzuk akrilikoarekin eginak zeuden. Erretrato batzuk ere ikusi genituen.
Azkenik, paleta  eta koloreak nola erabili  eta irakasleak koadro zatitxo bat nola margotzen zuen ikusi ahal izan genuen. Oso ondo pasatzen ari gara pintura lantzen! ea zer iruditzen zaizkizuen gure argazkiak!





No hay comentarios:

Publicar un comentario