2016/04/08

OPORRAK ETA GERO BERRIRO LANEAN

 Aste Santuko oporretatik bueltan hemen gara berriro ere. Eskultura proiektuari bukaera emateko apirilak 6an Donostiara joan ginen egun pasa HH 4 eta 5urteko ikasleak eta LHko ikasle guztiak. Bertan bi taldetan banatu ginen, alde batetik HH eta 1.go ziklokoko ikasleak eta bestetik 2.eta 3.ziklokoak. Txikienak San Telmo museoan sartu ziren eta kolorearen inguruko tailerran parte hartu zuten. Bitarten guk , aurretik eskolan tailerretan landuta geneuzkan hainbat eskultura ikusi genituen ( Oteizaren Hutsa  eta Pietatatea...).
Hamaiketakoa Zuloaga Plazan egin ondoren, 12:00etan San Telmora sartu ginen. Bertan GAUR  taldearen( Nestor Basterretxea, Remigio Mendiburu, Eduardo Txillida, Jorge Oteiza, Jose Antonio Sistiaga eta Jose Luis Zumeta) hainbat eskultura eta pintura ikusi eta monitorearen azalpenak entzun ondoren, tailerra egin genuen. Hemen  Oteiza eta Txillidaren eskulturetan oinarrituta norberak bere eskultura egiteko aukera izan genuen.
13:30tan atera ginen eta denak elkarrekin Alderdi Eder parkean bazkaldu genuen eta jolasteko aukera izan genuen autobusa etorri zen arte.
Egun ederra pasa genuen eta eskulturaren inguruan asko ikasi dugu.
 Hirugarren hiru hileko honetan pinturaren inguruan arituko gara eta hemen ere espero dugu ongi pasatzea, disfrutatzea eta asko ikastea.

3.Zikloko ikasleak


DONOSTIAN ESKULTURAK IKUSIZ on PhotoPeach

No hay comentarios:

Publicar un comentario