2016/05/20

KAIXO LAGUNAK!!!

Zer moduz zaudete? Guk oso ondo pasatzen dugu eskolan. Oraingo honetan, arrautzak ernaldu ditugu inkubadoran. Apirilak 18an, 35 arrautza jarri genituen inkubadoran 100 gradu fahrenheitara. Astero, ura jarri genien eta 18. egunean, inkubadorari entxufea kendu genion.


21. egunean,  gelara iritsi ginenerako, 3 txita txiki genituen. Egunean zehar txita asko jaio ziren , baita hurrengo egunean ere.








Jaio ondoren, beroa ematen zien lanpara gorri batekin eduki genituen kutxan goxo goxo.Egunero pentsua eta ura eman genien.
Ia bi aste gelan eduki ondoren, atzo etxera erman genituen. Pila bat gustatu zaigu txitak edukitzea!!

Orain, Gernika koadroa plastilinarekin betetzen ari gara. Horretarako, gurasoei laguntza eskatu diegu. Honela hasi gara:
Oraindik lan asko falta zaigu, kontatuko dizuegu hurrengoan gehiago!! Mila esker guraso guztiei!!Laister arte!!

4 comentarios:

  1. Lortuko degu!!!
    Anita.

    ResponderEliminar
  2. Kaixo ikasle maiteok:Hain polita izan bada txitak jaiotzen ikustea orain politagoa izango zaizue hazten ari direla ikustea, horregatik, ondo zaindu zuen etxeetan,maittea eginez eduki eta ez ahaztu janaria eta ura ematea.Animalia eta natura zale handiak eginak zaudete, AUPA ZUEK!!!! Muxuak Milaren partetik.

    ResponderEliminar



  3. Asko gustatu zaigu txitekin egin duzuena, guk ere egin nahiko genuke.

    ResponderEliminar
  4. Aspaldian ez gara zuen blogean sartu eta... asko gustatu zaigu ikusi duguna. Seguruenik oso polita geratuko da
    Gernika koadroa!!!

    ResponderEliminar