2016/05/05

ZUHAITZ EGUNA OSPATZEN

Maiatzaren 4an eskolan ,urtero bezala Udalaren laguntzaz, Zuhaitz eguna ospatu dugu. Aurten ez gara zuhaitzak landatzea joan baino Mikel Olano basozainaren laguntza izan dugu eta eskola inguruko zuhaitzak hobeki ezagutzeko aukera eman digu. Bertan oso ongi azaldu zigun Euskal Herriko zuhaitz autoktonoak zeintzu diren eta hauen ezaugarriak. Gure inguruan pagoak, haritzak, arteak, gorostiak, lizarrak, urkiak, pikondoak, udareondoak, sagarrondoak, intxaurrondoak...dauzkagu. Aukera izan dugu baita ere zuhaitz hauen hostoak biltzeko eta desberdintasunak ikusteko. Buelta egin ondoren, plazan zeuden Leire Olano, Karmen Gaztañaga, Eider Epelde eta Arkaitz Uranga guztiontzat txorixo egosia prestatzen. Hamaiketako goxo goxoa egin genuen eta bertan jolastu ondoren eskolara itzuli ginen. Goiza ederra pasa genuen, gainera eguraldia ere zoragarria zegoen. Benetan eskerrik asko guztiei. 3.Zikloko ikasleak ZUHAITZ EGUNA OSPATZEN on PhotoPeach

No hay comentarios:

Publicar un comentario