2016/06/16

ALBIZTURRERA IRTEERA

2016ko ekainaren 10ean Albizturrera joan ginen eskolako ikasle guztiak eta bertan, Albizturgo eta Lizartzako ikasleekin bat egin genuen. Albizturrera iritsi ginenean hango ikasleek bi bertso eta agurra eskini zizkiguten. Gero Haur Hezkuntzakoak eta Lehen Hezkuntzako ikasleak banatu egin ginen Haur Hezkuntzakoak frontoian geratu ziren oka jolasean eta Lehen Hezkuntzakoak aldiz, altxorraren bila ibili ginen, Albiztur herria hobeto ezagutzeko. 11.30 aldera eman ziguten hamaiketakoa jan genuen eta altxorraren bila bukatu genuenean frontoian elkartu ginen eta autobusez berriro Altzora bueltatu ginen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario