2016/06/09

Miren Gonzalezen bisita

Pintura proiektuarekin aurrera goazen heinean 2016ko ekainak 7an Miren Gonzalez pintorea etorri zen Imaz Bertsolaria Eskolara. Bertan bere obrak egiteko erabiltzen duen teknika erakutsi zigun argazkien bidez, oso koadro bitxiak eta bereziak dira. Hauek egiteko bere bidaietan topatutako gauza berezietan (frutak, barazkiak, sugearen azala…) oinarritu da: Tailandia, Sahara, Argentina... Ondoren bere teknika jarraituz tailer txiki batzuk egin genituen eta aukera izan genuen berak marrazten duen bezala marrazteko. Aurretik bakoitzak bere marrazkia egina zeukan eta bertako zati txiki bat aukeratu eta gero, behin eta berriz erreproduzitu konposizio bat osatu arte. Oso teknika desberdina eta berezia iruditu zitzaigun, gainera oso ondo pasatzeaz gain, koadro politak osatzeko aukera izan genuen. 3.Zikloa

No hay comentarios:

Publicar un comentario