2016/10/04

Espinaka eta ganba tortila

Lehengo astean baratzera joan ginen eta espinakak bildu genituen, haiek aprobetxatzeko hemendik errezeta bat proposatu nahi dizuegu...bikaina benetan!!!

ESPINAKA ETA GANBEN TORTILA

OSAGAIAK:
Resultado de imagen de tortilla de espinacas y gambas-         300 gramo inguru espinaka
-         250 gramo ganba zurituak.
-         6 arrautza
-         3 baratxuri ale
-         Gatza
-         Olio txorrotada

Nola egin;

Ganbak deskongelatu, espinakak garbitu eta zatitu. Zartagian, olioa berotzen jarri baratxuri ale batekin, eta beroa dagoenean, espinakak bota eta hauek frijitu gatz apur batekin, egindakoan erreserbatu eta baratxuri alea kendu. Olioa berotzen jarri beste  baratxuri ale batekin eta beroa dagoen ganbak bota eta hauek salteatu eta erreserbatu. Arrautzei gatza bota eta irabiatu, eta erreserbatutako espinakak eta ganbak arrautzarekin nahastu. Zartagian olioa berotzen jarri, eta berotutakoan prestatutako nahasketa bota eta egiten utzi, alde bat egindakoan buelta eman eta beste aldea egiten utzi. Atera eta ahora!!!!

2. zikloa

1 comentario: