2016/10/11

PERRETXIKO ETA ONTTO BILA



Urriak 4an, goizeko 9:00etan eskolatik abiatu ginen Otsabio aldera perretxiko biltzeko asmoz.  Leire Olano izan zen gure gida, hasiera batean gutxi batzuk topatu genituen eta uste genuen ez genituela gehiago bilduko. Igotzen  ari ginela pinu tartean gibel urdin dezente aurkitu genituen eta  gure saskia betetzen hasi zen. Hamaiketako ederra Gontxun egin genuen ( Leirek eramandako  gaztaina erreekin) , pixka bat indarberritu ondoren, eskolako bidea hartu genuen eta 12:30etan iritsi ginen. Goiza benetan ederra izan zen. Arratsaldean, bildutako perretxikoak, garbitu eta prestatu genituen hurrengo egunean perretxiko nahaskia egin eta jateko. Irteera honek aukera eman digu perretxiko onak eta txarrak bereizteko,  gure inguru ederraz gozatzeko, errezeta idazteko, sukaldatzeko eta dastatzeko. Benetan  nahaski goxoa atera zitzaigun!!!
3.ZIKLOA






LIBURUEN ALTXORRA ESKOLAN 


Urtero bezala aurten ere  eskolan gurekin dugu Galtzagorriren eskutik Liburuen altxorra. Urriaren 10etik azaroaren 10arte aukera izango dugu bertako liburuak irakurtzeko, komentatzeko eta horietaz gozatzeko . Imanolek, beti bezala, liburuak aurkeztu  dizkigu eta horietako batzuk irakurtzeko interesa sortu digu. Hauen artean  aipatzekoak Motozerra, Beldurraren gaztelua, Oilo ipurdia, Franny K-Stein,  Super Heroiak…
Hilabete honetan espero dugu kutxa asko erabiltzea eta ahalik eta liburu gehien irakurtzea.
3.ZIKLOA

2 comentarios:

  1. A ZE ITXURAAAA!!!!!!!!!!!!! SUKALDARI TREBEAK ZARETE !!!

    ResponderEliminar
  2. Itxura ederra zeukaten perretxikoek. Hurrengo batean gurekin gogoratu.
    Gu ere Liburuen Altxorrarekin ari gara. Gozatu liburuak irakurriz.
    Hurrengo arte.

    ResponderEliminar