2017/01/30

ENE HAIZE MAITEA

Datorren asteazkenean, otsailaren 15ean, Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren egoitzara joango gara eskolako txikientzat prestatutako musika emanaldia ikustera. Emanaldi honetan Orkestrako metal boskotea eta Klake dantzari bat ikusi ahal izango dugu. Benetan, ikuskizun polita ikustea espero dugu. Arnasketak bizirik mantentzen gaitu, noski, baina arnasten dugun airea hori baino askoz gehiago da. Hotsak dakarzkigu, bibrazioak, usainak, emozioak eta erritmoa. Metal boskotearekin eta dantzarekin jolastuko dugu txikitxoenek Aire kuttunarekin jolasteko beste modu bat ezagutu dezaten diseinatutako musikazko bidaia honetan!

No hay comentarios:

Publicar un comentario