2017/01/26

Tolosaldea Sahararekin, antolatutako janari bilketarekin bat eginez

2017ko urtarrilak  20an Maritxu Astiasaran etorri zen Imaz Bertsolaria eskolara, bertan erakutsi zigun herri Saharauia zer nolako egoeratan bizi den, Argeliako kanpamentuetan, argazkien bidez.
 Maritxuk esan zigun han egun osoan otordu bakarra egiten dutela, eta eskolan hamaiketakorako, baldin badaukate ogi zati bat jaten dutela. Maritxuk esan zigun tea hiru aldiz edaten dutela egunean.
Bertako haurrek, eskola 9etatik eguerdi arte izaten dute.
Maritxuk bertako jantziak ekarri zituen eta guri jantzi zizkigun.
 Saharakoei Marruekosek herrialdea kendu zioten, Argeliakoek beraien basamortu zati bat utzi zioten eta bertan lau kanpamendu eraiki zituzten.
Hemendik gonbidatu nahi zaituztegu, Tolosak Sahararekin elkarteak antolatu duen janari bilketara.  Gogoratu ekarri beharrekoak, pasta, arroza, azukarra, konpresak eta eskolarako materiala direla.















Mila esker parte hartzen duzuen guztiei.

No hay comentarios:

Publicar un comentario