2017/11/20

BORN TO LEARN ESKOLAN

2017ko azaroak 15ean Asier Urrutikoetxea, Born to Learn ONG-ko kidea, etorri zen eskolara Tanzania buruzko hitzaldi bat ematera.
Berak azaldu zigun, bera egon zen Tanzaniako eskualde txiro bateko haurren egoera larria,   adibidez neskak 6 urterekin anai arreba txikiak zaintzen zituzten, edo ura garraiatu behar izaten zutela distantzia handietatik, mutilak berriz adreiluak garraiatu behar izaten zituzten kamioi batetara. Egoera hau ikusirik bera, beste pertsona batzuekin, ONG-a sortu eta eskola bat eraiki  zuten. Honek zituen gastuei erantzuteko, besteak beste, bertan turistentzat ”hostel”  bat alokatu zuten.
 Honetaz gain, Tanzanian  dagoen sabanaren berri eman zigun, sumendiak, zuhaitzak eta bertako animaliak , lehoia, lehoinabarra, hipopotamoa, elefantea ostrukak ,….

Amaitzeko galdera desberdinak egiteko aukera izan genuen eta asko ikasi genuen. Hemen duzue, bere ONG-aren berri izan nahi baldin baduzue webgunea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario