2017/11/10

LURRASKAN BI EGUNEKO IRTERA

Azaroaren 2an HHko 4 urtetik 6.mailara bitarteko ikasleak Lurraskara joan ginen bi egun pasatzera. Lurraska Urdaibaien kokatzen da, Gernika-Lumo inguruan hain zuzen ere. Autobusez  joan ginen eta bertara iristeko gutxi gora behera ordu terdi behar izan genuen.
Iritsi ginenean begiraleak zain genituen, Maite eta Endika. Denak elkartu ginen, aurkezpenak egin  eta hainbat azalpen eman ondoren, geletara joan ginen gure maletak antolatzera. Hamaiketakoa egin eta gero, ikuilura joan ginen zaldian ibiltzera eta bertan zeuden animaliak ikustera: txerriak, behiak, zaldiak... Bukatu genuenean bazkal ordua iritsi zen eta bazkaltzera joan ginen. Jangelan elkartu ginen Azkoitiko ikastolako taldearekin batera.
Arratsaldeko 15:00etan Leire izeneko begiralearekin errekako ekosistema aztertzera joan ginen. Bertan, sorgin orratzak, larbak eta hainbat insektu harrapatu genituen. Jarraian meriendatu genuen eta ondoren basoko animaliak ikusteko aukera izan genuen: emuak, behiak, ahuntzak, ardiak, ahateak...Berriro aterpetxera itzuli ginen eta afaldu genuen. Afal ondoren diskotekara joan ginen eta 22:30ak aldera talde bakoitza bere gelara joan ginen.
Hurrengo egunean esnatu, maletak prestatu eta gosaltzera jetsi ginen. Hau eta gero, basoko ekosistema aztertzeko aukera izan genuen Leirerekin. Ekintza honi amaiera eman ondoren paperezko pultserak egin genituen. Bazkaldu, pixka bat jolastu eta 15:00etan autobusa hartu genuen Altzora itzultzeko. Bidean, autobusa izorratu zitzaigun eta beste batek etorri behar izan zuen gu jasotzera.

BI EGUN HAUETAN OSO ONDO PASA DUGU!!!
3. zikloko ikasleak.





No hay comentarios:

Publicar un comentario