2018/01/16

DYA koen eskutik ikastaroa eskolan

Imaz Bertsolaria eskolara DYA-koak etorri ziren aurreko astean ikastaro bat ematera. Bertan, larrialdi egoeretan ( bihotzekoak emanda, zorabio kasuetan...)  nola lagundu erakutsi ziguten.
Hiru taldetan banatu gintuzten: HH 5 urte eta 1. Zikloa, 2. zikloa eta 3. zikloa. Talde bakoitzak arratsalde batez ikastaroa jasotzeko aukera izan zuen. Bertan azalpen teoriko bat jaso genuen eta honen oinarria laburtuz hauxe izango litzateke: BABESTU, DEITU eta azkenik SOROSTU. Hau ikasi ondoren praktikan jarri genuen jasotakoa eta beraiek ekarritako panpin batzuekin bihotz masajeak ematen aritu ginen.
Ikastaroa hau oso baliagarria iruditu zaigu eta beste eskola batzuei ere gomendatzeko modukoa da, ikasitakoarekin larrialdi kasuetan bizitzaren bat salbatzea lor dezakegulako.
3. zikloko ikasleak


No hay comentarios:

Publicar un comentario