2018/01/25

Albizturko topaketa

2018ko urtarrilak 19an Albizturrera joan ginen Imaz Bertsolaria eskolako ikasleak, Lizartzako ikasleekin batera, eta bertan,  Albizturko ikasleek, Euskal Mitologian  inguru ikasitakoa partekatu zuten gurekin. 
Lau taldeetan banatu ginen urdina, horia, gorria eta berdea, eta txandakatuz, gune desberdinetatik pasatu ginen:
-          Udaletxean Euskal Mitologiako bideo bat ikusi genuen.
-           Elizara joan ginen eta han Mario Bross zegoen, honek, beste herrialdetako mitologiaren berri eman zigun.
-           Elizaren beste aldean sorgin bat zegoen eta ipuin bat kontatu zigun ,Sorgina eta bi konkordun.
-          Eskolan antzerkia  ikusi genuen eta  pertsonai mitologikoen letra zopa egin genuen.
-          Frontoian marrazketa gunea zegoen.
Ekintza tartean, Albizturgo eskolakoek, hamaiketakoa eman ziguten, bi palmera.
Ekintza guztiak bukatutakoan  eta autobusa etorri bitartean Albiztur eta Lizartzako ikasleekin jolasten aritu ginen eta gero Altzora bueltatu ginen.








OSO ONDO PASA GENUEN!!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario