2018/02/26

AMERIKAR IKASLEAK ESKOLAN

Otsailak 23an, lau neska amerikar etorri zitzaizkigun eskolara, Erin, Erica, Eva eta Maite. Giovanna, izeneko neska bat ere etorri behar zen, baina Madridera joan behar izan zuen eta ez zen etorri, hala ere, berak egindako gaileta batzuk  bidali zizkigun. Goizeko saioan, beraiek prestatutako ekintzak egin genituen, patioa eta gero, bertsolaritza saioan egon ziren 5. eta 6. mailako gelan. Arratsaldean berriz, iaz, 3.zikloko ikasleak egindako, Imaz is Oak pelikula ikusi genuen, eta herria bisitatuz erraldoiaren bizitza kontatu genien ingelesez, panelez panel, 2. eta 3. zikloko ikasleak. Bukalera emateko, elkarrekin San Petrike eta Txulalai dantzatu genituen.


PRIMERAN IBILI GINEN!!!!!

ARGAZKIAK

No hay comentarios:

Publicar un comentario