2018/02/16

KIMETZ ARANA ARTZAINA ESKOLAN

2018ko otsailaren 15ean Kimetz Arana trapagarantarra etorri zitzaigun eskolara. Bera artzaina da, baina unibertsitateko ingeneritza ikasketak ere baditu. Lehen Hezkuntzako ikasle guztiak aukera izan genuen bere azalpen interesgarriak entzuteko. Hasteko bere familiaren biografia eta inguruko herrien bilakaera azaldu zigun power point baten bidez. Jarraian, bere gaur egungo lanbidearen nondik norakoak esplikatu zizkigun: bost urte artzain bezala ibili ondoren, gaur egun baratzako lanetan sartuta dago buru belarri eta oso gustura sentitzen denez bide honetatik jarraituko duela adierazi zigun.
Oso hitzaldi interesgarria iruditu zitzaigun, ikuspegi ezberdinekoa, naturarekin harreman zuzena izanez, garai bateko baserrien eginkizuna berreskuratuz, euskara maitatuz... gaur egun ere posible dela bizitzea hain erdaldun den eskualdean.
3.Zikloko ikasleak.



No hay comentarios:

Publicar un comentario