2018/03/22

Agurtzane Garmendia

2018ko martxoak 13an Agurtzane Garmendia “Ekitaldi Antolatzailea” izan zen gurean. Bere lanari buruz galdera batzuk egin genizkion, eta berak kontatukoak laburbilduko dizkizuegu. Duela bi urte, erronka berri batekin hasia dago, bere, zaletasunak uztartuz, antolaketa , moda eta dekorazioa. Ekitaldi desberdinen antolaketak egiten ditu, ezkontzak, kontzertuak, bazkariak … Horretarako, Baliarrainen dagoen baserri historiko bat alokatzen du eta ekitaldiaren arabera, dekoratzen du. Dekoratzeko behar den altzari eta tresneria, alokatzera iparraldera joan ohi da. Ekitaldi aurreko bi -lau egunetan oso urduri egoten da, dena perfektu atera behar duelako. Dena aurrera eramaten, bere familiak laguntzen dio. Bere ametsa, Ekitaldi Antolatzaile profesionala izatea da, gaur egun, administrari lanetan aritzen baita.
Mila esker Agurtzane!!!





No hay comentarios:

Publicar un comentario