2018/03/12

OLINPIADA TXIKIAK TOLOSAN

2018ko martxoaren 9an, Eskola Txikien arteko olinpiadak ospatu genituen Berazubin. Bertan , 2. eta 3. zikloko ikasleak parte hartu genuen, guztira 52 talde osatu genituen  herri ezberdinetako ikasleekin: Aizarnazabal, Bidania-Goiatz, Abaltzisketa, Berrobi, Berastegi, Errezil, Itsasondo, Gabiria, Lizartza, Olaberria, Larraul, Aduna, Ikaztegieta, Alkiza, Albiztur, Zizurkil eta Aginaga.

9:50etan ekitaldia hasi genuen 3. ziklokoek erreleboak eginez eta 2. ziklokoak jolas hauekin: baloi eseria, paratxuta, pisu jautiketa, altuera jauzia, luzera jauzia eta soka-tira.

11:00 aldera hamaiketakoa egin genuen, guztiok batera. Jarraian aldaketa egin genuen, 2. ziklokoak erreleboetara pasa ziren eta 3. ziklokoak jolasetara. Bukatzeko atletismoko pistari ohorezko itzulia eman genion denok batera.

OSO ONDO PASA ETA LAGUN ASKO EGIN GENITUEN!!!

3.Zikloko ikasleak


    OLINPIADA TXIKIAK BERAZUBIN on PhotoPeach

No hay comentarios:

Publicar un comentario