2018/10/31

Irteera IrriSarri Landera

2018ko urriaren 25ean Igantziko Irisarri auzoan kokatzen den IrriSarri landera joan ginen 4urtetik 12 urterarteko ikasleak gau bat pasa eta bertako ekintzak egitera. Iritsi ginenean maletak utzi eta bi taldetan banatu ginen: alde batetik HH4tik LH2.artekoak eta bestetik LH3tik LH6ra artekoak. Ondoren ingurua ezagutzera joan ginen eta hamaiketakoa egin eta gero belardi handi batetara joan ginen disc golf egitera, bitartean txikien taldea jolasean ibili zen.
Bazkaldu genuen denok elkarrekin eta arratsaldean arnesak eta kaskoak jarri ondoren arborismoa ( zuhaitzetan egiten den zirkuitoa) egitera joan ginen beste taldea zentzumen tailerra egiten ari zen bitartean. Meriendatu berriro denak elkarrekin eta ondoren zaharrenak bi tirolinetatik bota ginen eta txikienak tren ibilbidea basoan zehar eta tibetar zubitik pasa ziren. Amaitutakoan denbora librea izan genuen afal ordurarte.
Ondoren, geletara joan ginen linternen bila eta ibilbide mitologikoa egin genuen. Txikienak lotara joan ziren baina batzuk gurekin  etorri ziren. Basoan zehar eta ilargipean hainbat pertsonai mitologiko ikusi genituen ( Mari, Basajaun, Basandere, Galtzagorri, Tartalo...) gustura ibili ginen eta aterpetxera itzuli ginenean denok lotara.
Hurrengo goizean maletak prestatu ondoren gosaltzera jetsi ginen. Bukatutakoan berriro ere ekintzak egitera. Zaharrenak basoan zehar ibilbidea oinez ( ikaztegia, karobia, putzua, tibetar zubia...) egin genuen eta txikienak bertako zalditegira joan ziren hauei janaria ematera eta gainean ibiltzea. Bi taldeak zentzumen ibilbidea oinutsik egin genuen, aurrena txikienak eta gero zaharrenak.
Amaitutakoan aterpetxera iritsi ginen eta Basi etorri zitzaigun agurtzera. Bazkaldu genuen eta apur bat jolastu ondoren autobusa etorri zitzaigun Altzora itzultzeko.
Bukatzeko esan bertako monitoreak Borja, Telle, Xabi, Mikel, Ohiana eta Manu oso jatorrak direla eta gauza asko irakatsi dizkigutela. Janariari dagokionez ere oso goxoa zegoela dena.
Bi egun hauetan ederki pasa dugu eta izugarri gustatu zaigu aterpetxea,  berriro itzultzeko moduan gaude!!!
3.zikloko ikasleak

No hay comentarios:

Publicar un comentario