2010/05/12

KROKETAK BILTZEN

Ostiralean, Segoretxera joan ginen kroketak egitera. Astelehenean, bexamela hoztuta zegoenez, kroketak biltzen hasi ginen. Biltzerako prozesua hau da:

Lehenengo, bexamela hartu goilara batekin. Ondoren, irinetan pasa eta forma eman. Jarraian, arraultzak irabiatu eta kroketak bertan pasa. Gero, kroketak ogi birrinduan pasa, eta azkenik, erretilu batean ipini.

Guzti hau egin ondoren sozidadera joan ginen kroketak prejitzera. Amaia Aranaldek lagundu zigun kroketak prejitzen. Oso goxoak atera ziren eta denak jan genituen. Guk, 5. eta 6. mailakoek, 60 kroketa egin genituen.


Egileak: Sara, Irantzu, Beñat eta Enaitz.

2 comentarios:

  1. kroketak oso goxoak zeuden pena merezi zuen erre egin zitzaizkigula baina hala ere goxoak zeuden

    ResponderEliminar
  2. oi suertea kroketak iten 3.4garren maiakonak zien goxonak

    ResponderEliminar