2010/11/29

EUSKARAREN EGUNA OSPATUKO DUGU

Ostiralean, Abenduaren 3an euskararen eguna ospatuko dugu Altzon, gure eskolan. Horretarako bertso batzuk prestatu ditugu hasiera emateko. Ondoren, euskararen eguna zergatik ospatu behar dugun pentstzen aritu gara. Gurasoek eta guk pentsatutako aldarrikapenak irakurriko ditugu. Amaitzeko, Euskal Herrian Euskaraz kantatuko dugu denok elkarrekin. Hemen dituzue guk osatutako bertsoak:

Egunon eta ongi etorri


Imaz bertsolari eskola

Gaur Euskararen eguna dugu

ta hasi nahi dugu hola:

badakigu euskaraz bizitzen

oso erraz ez dagola

irtenbideak nahi genituzke

baina nondik eta nola?


Altzon euskaraz bizi gaitezke

goizetik iluntzeraino

baina aski da bidaiatzea

jar zagun Tolosaraino

teorian biztanle gehienak

euskaldunak dira baino

erdara gehio iristen zaigu

gure belarritaraino.


Dendariak, dentista, mediku

teknikari, mekaniko...

arratsalde on” esan ezkero

ez digute ulertuko

euskera arrotza egiten zaie

ez berena ez gertuko

bide hortatik euskalduntzea

inoiz ez dute lortuko.


Euskaldunok maite behar degu

gure hizkuntza kuttuna

argi daukagu euskalduntzen da

berez horixe nahi duna

baino oraingoz oso urrun dago

Euskal Herri euskalduna

errespetuzko jarrera dugu

behintzat eskatzen duguna.


Euskal Herriak esan nahi badu

euskara dunen herria

gure hizkuntza zahar maitea

du herriak oinarria

euskaldunduaz osa dezagun

Euskal Herri bat berria

Altzotik Tolosaldea eta

hemendik Euskal Herria.


2 comentarios:

  1. Oso bertso ederrak osatu dituzue. Bertan esaten duzuena betetzea dagokigu euskaldun garenoi.

    ResponderEliminar
  2. Earrak! Etzenituzten zuek bakarrik asmatuko?
    Laguntzarekin ere, earrak!

    ResponderEliminar