2010/11/29

TXONTXONGILOAK

Gaur,azaroak 29 astelehena, Titirijaia festa ospatzeko Tolasoko Kultur etxean antzerki polit bat ikusi dugu "Bat-Batean... Txontxongilo pila" izenburuarekin:
Aitona eta bere biloba aspertuta zeudenez antzerki bat hasi ziren egiten beraiek egindako txontxongiloekin: txorimaloa, lehoia, latazko gizona, Ozeko magoa, mendebaldeko sorgina, gazteluko soldadua. Oso istorio polita izan da, Ozeko Magoaren bertsioa . Gainera ideia asko eman dizkigu guk ere etxean edozer gauzekin txontxongilo errazak egiteko.
Antzerkia bukatu ondoren Aranburu Jauregian dagoen txotxongilo erakusketara joan gara.Aurten Japonekoak ekarri dituzte. Benetan ikusgarriak dira.
Azkenik autobusez Altzora itzuli gara eta ondoren etxera joan gara bazkaltzera.













Egileak: Naroa eta Mikel

1 comentario:

  1. Ea bada egia den esaten duzuena eta ideia asko eman badizkizue etxean ere txotxongiloak egiteko, gu desiratzen gaude zuen emanaldia ikusteko.

    ResponderEliminar