2010/11/08

ESKOLA IBILTARIAK

Aurten eskola ibiltarien proiektuan parte hartuko dugu 5. eta 6. mailakoak Oikiakoekin batera.Gipuzkoakoentzat Andalucia, Aragoi, Caceres eta Salamancara joateko aukera ematen du. Tokatzen bazaigu, aste beterako joango gara. Deialdi honetan parte hartzeko, 12tik 15erako taldeak izan behar dute eta Altzon 10 soilik garenez, Oikiakoei proposatu diegu gurekin proiektuan parte hartzea(5 ikasle dira Oikiakoak). Espero dugu guri tokatzea, aukera emango baitigu Erkidego hortako kultura, ohiturak... ezagutzeko, baita lagun berriak egiteko ere eta gaztelaniaz hitzegiteko aukera paregabea edukiko dugu. Tokatu ezkero martxotik ekainera bitartean joango ginateke.

1 comentario:

  1. Ea bada suertea izaten duzuen. Nire ustez oso interesgarriak dira honelako proiektuak. Izan ere aukera ematen dute beste lurraldeak ezagutzeko, bertako biztanleekin hitz egiteko eta gainera ondo pasatzeko

    ResponderEliminar