2011/03/01

ROCKA




ROCKEKO MUSIKA TRESNAK:







BATERIA:


Bateria perkusiozko musika tresnen multzokoa da, pertsona bakar batek jotzen duena normalean.
Rock, pop eta jazz estiloetan oso erabilia da XX. mendeko azken hamarkadetatik.


Bonboa :Normalean diametroa 18tik 26era dauka eta sakonera 14 eta 22 zm. artekoa izaten da.Gehien erabiltzen dena 22x18koa izaten da.Bonboa jeneralean pedal baten bidez erabiltzen da. Pedal doblearekin ere badago baina bi hankak erabili behar dira.Bonboen taldetik ahots grabeena dauka.
Kaxa: 14eko diametroa edukitzen du normalean baina badaude 10 eta 17koak. Sakonera 5,5 izaten du. Honek beste danborrek ez duten ezaugarri bat dauka hau da alanbre multzo bat izaten du eta honek danborra bibrarazten du. Bere funtzioa konpasa markatzea da.
Tom:Bere diametroa 6 tik 15 zm. artekoa da.Orokorrean bonboaren gainean egoten da.
Dunbala:Bere tamaina, oso aldagarria izan daiteke. Orkestra sinfonikoetan agertzen dena, dunbal guztien artean, tamaina handienekoa da. Banda musikal eta
pop-rock eta jazz taldeetan erabiltzen dena berriz, txikiagoa.
Bonbo legüeroa deritzona, beste dunbal guztien ezberdina da, hau, zilindrikoa baita, beste guztiak borobil-borobilak diren bitartean. Dunbal hau,
danbolinaren antzerakoa da, baina luzeagoa eta Argentinan erabilia da. Perkusiozko musika tresnak membranofono gehienak bezala, bere bi aldeetan du mintza, dunbal motaren arabera, material sintetikozkoa izan daitekeena edota animaliaren baten larruarekin eginikoa.

PIANO ELEKTRIKOA:




Berarekin musika interpretatzeko, teklatu bat duen musika tresna mota bat da. Teklatua, musika tresnaren aurrealdeko zatia da, teklaz osatua dagoena eta hatzez jo behar dena musika egiteko. Hedapenez, teklatu hitza, teklatua duen musika tresna ororentzako erabiltzen da. Teklak jotzerakoan, musika tresnak, modu akustiko, elektroniko edo elektromagnetikoan soinuak sortzen ditu, eta, soinu horiek, denboran zehar, melodia bat osatzen dute.
Teklatuzko musika tresnak jotzen dituenari, teklista deritzo.Teklatuen tekla kopurua, denbora igaro ahala, gehitzen joan da.
XVIII. mendean, klabizenbaloak bost oktabararte iristen ziren (61 tekla baino ez askoz gehiago), 1870etik aurrera eginiko piano gehienek 88 zituzten bitartean. Egungo pianoren batzuk, tekla batzuk gehixeago dituzte (adibidez, Bösendorfer 225 ereduko piano batek, 92 ditu, eta Bösendorfer 290 Inperial ereduko batek 97).
Tekla zuri eta beltzen kopurua, aldatu egin daiteke eraikitzailearen eta teklatu ereduaren arabera. Adibidez,
Yamaha enpresako bost oktabako teklatuak 61 teklarekin datoz (36 zuri eta 25 beltz), oktaba kopuru bereko Casioren teklatu batek 59 tekla dituen bitartean (34 zuri eta 59 beltz).

GITARRA ELEKTRIKOA:

Gitarra elektrikoa metalezko hariz eta mikrofonoz edo pastilaz (pickups ingelesez) osatutako instrumentu musikal oso famatua da.Aipatu ditudan mikrofonoak, harien bibrazioak jaso eta seinale elektrikoak bihurtzen ditu, horrela,anplifikadore baten laguntzaz, soinua sortzen da.
HISTORIA:
XX.mendean asmatu zen Estatu Batuetan. Musikariek soinu altuago , gogorrago eta potenteagoa nahi zuten eta lehenengo gitarra elektrikoa Rickenbacker marka egin zuen. Hala ere, Leo Fender egin zuen gitarra elektriko famatuenetarikoa Fender Telecaster izenekoa.Gitarra elektrikoari ezker Rock-a , Metal-a, eta bezte zenbait estilo musikal sortu ziren.Denbora pasa ala, gero eta modelo eta marka berriak agertu ziren:
Fender:Telecaster eta Stratocaster.
Gibson :Flying V , SG , Les Paul eta Explorer.
Jakson Guitars: Randy Rhoads eta King V.
Epiphone: marka honek Gibsonen bigarren elkartea da eta bere gitarren kopiak egiten ditu baina oso merke, izan ere, hirugarren munduko estatuetan egiten dituzte eta produktu txarragoekin. Modu honetan, Gibsongitarra bat 1500 euro balio badu, gitarra horren kopia 300 balioko du.
Squier:Epiphone eta Gibsonen parekoa gertatzen da marka hau eta Fender-ekin.
EGITURA:
Hiru zati nagusitan bereizi daiteke:
Gorputza:Normalean egurrez egiten da eta bere barruan aparatu elektronikoak ditu.Batzuetan erresonantzia kaxa txiki bat eduki dezake soinu ezberdina lortzeko.
Masta:Bertan metalezko hariak edo kordak paraleloki jartzen dira masta zearkatuz. Egurrez egiten da eta pieza batekoa edo hainbatekoa izan daiteke. Gorputzera torloiuz edo kolaz itsasten da eta badaude gitarra batzuk non masta eta gorputza pieza berdina dira.
Pala: Bertan hariak tentsatzeko erabiltzen diren kabilak daude.
GITAR JOLEAK:
Rolling Stone aldizkariak esaten duenez , munduko gitarrajolerik onena Jimy Hendrix izan zen.Ondoren Chuck Berry eta Randy Rhoads datoz.Oso saila da lista hau egitea ,bakoitzak, asko aportatu duelako musikan.


BAXU ELEKTRIKOA:

Baxu elektrikoa, (baita ere baxua). Kordofonoaren familian sartzen den instrumentu musikala da, eraikuntzaz eta itxuraz gitarra elektrikoaren antza du, baina gorputz handiagoa du, mastila luzeraz eta eskalaz handiagoa eta gehienetan lau hari afinatu kontrabaxuaren afinazioarekin.
Baxu elektrikoa, kontrabaxua bezala, musika nozioan errepresentatzen denetik bat zortziren grabeago soinu egiten du. Gitarra elektrikoa bezala, amplifikadore bati konektatu beharra dago soinua ateratzeko. Berrogeita hamarkadako urteetatik, baxu elektrikoak emeki emeki kontrabaxua alderatu du musika herrikoiean, linea baxuetaz arduratzen den sekzio erritmikoko instrumentu gailu bezala. Baxu elektrikoa instrumentu lagungarri edo bakarkako instrumentu bezala erabiltzen da musika estilo desbedinetan baita ere : rockean, heavy metalean, popean, bluesean eta jazzean.
Hauek dira baxu jole ezagunenak:

-Cliff Burton
-Les Cayplool
-
Roger Waters






Egileak: Sara eta Mikel












ROCK AND ROLL:


Zer da Rocka?

Rock musika oso zabala da eta ez dauka mugarik. Rock taldeen pertsona kopurua ez da finkoa baina hala ere ohikoa da ahotsa, bi gitarra(edo gitarra eta pianoa), baxua eta bateria biltzea.

Nola sortu zen rocka?

Kultura musikal desberdinen elkartzetik sortu zen rocka. Rocka musika mota freskoa, alaia eta errebeldea da. Zurien country soinua eta beltzen Rhythm and blues soinuak elkartu zituen. 19urteko kamioi gidari zen Elvis Aaron Presleyk 1954ean musikaren historiaren norabidea aldatuz.”That’s All Right” izeneko kantak musika mota ezberdin baten sorrera markatzeaz gain, adierazpen artistiko, sozial eta kulturalaren bidez bizitza estilo berri bat markatu zuen: Rock and Rolla.
Baina ofizialki Elvis Presleyren “That’s All Right” kantak markatu bazuen ere Rockaren jaiotza, historikoki bai musika eta baita Rockaren izena bera pixka bat lehentxeago sortu ziren. Historiadore askorentzat 1954ko Apirilaren 12an “Bill Haley An his Comets” taldeak grabaturiko “Rock Around the Clock” izan zen Rockaren sorrera. Rockaren sorrerak orduko eskemak hautsi zituen hala nola tradizio moral eta jokabideak. Lehenengo Rock belaunaldiaren gorakada izugarria, 1956-57an eman zen eta zerrenda luze baten barruan Chuk Berry, Littel Richard, Bo didley, Buddy Holly, Jerry Lee Lewis, Roy Orbison… nabarmendu ziren.



Egileak: Enaitz eta Claudia.

2 comentarios:

  1. no poneis lo q es un chordophone para publicar algo primero pensar

    ResponderEliminar
  2. no poneis lo q es un chordophone para publicar algo primero pensar

    ResponderEliminar