2011/02/28

INAUTERIAK PRESTATZEN

Dagoeneko iritsi dira inauteriak. Urtero bezala emanaldi polit bat egingo dugu eskolan. Dakizuenez pertsonai ezberdinak landu ditugu:Markitox,Zaku-Zaharrak,Txantxoak eta Atorrak. Emanaldiari hasiera emateko, aurten herrian zehar desfile bat egitea erabaki dugu eguraldiak laguntzen badu. Ondoren, eguraldi ona egiten badu patioan egingo dugu emanaldia eta bestela frontoian. Gela bakoitzak pertsonaia desberdinen dantzak egingo dituzte. Bertso batzuk prestatu ditugu Bertsolaritzako klasean jaialdiari hasera emateko eta bukaera emateko. Hemen dituzue:

Doinua: Kupela
Ihote, Ihote
edo inauteriak
Ihote, Ihote
edo haratuzteak.

Bat egin dute martxo
ta kurtso erdiak
lehen erdi honetan
a zer izerdiak
atsedena hartzeko
nolako premiak
mozorrotu gorputzak
eta aurpegiak
Altzon ospa ditzagun
gure inauteriak.

Seigarren mailakoak
sartu orain dantzan
Bolant dantza erritmoak
jartzen duen martxan
doinu honekin denok
sar gaitezen saltsan

herrian kalejiran
zein pozik genbiltzan
ea orain eskolan
zer moduz gabiltzan.

mozorroak jantzita
zein ondo gabiltzan
festa ospatu nahian
Tolosako gisan.

Markitos ta Zakuzahar
hasteko prepara
Markitosen taldea
oso zabala da
ardi, atso, agure,
guztiok dantzara
Zalduondoko ohiturak
dioen erara
Markitos joango da
azkenik sutara.

Ta Abaltzisketatik
badatoz txantxoak
Talai dantza egiteko
dituzte asmoak
makilekin kixki kaxk
dantza erritmoak
emandakoa bildu
nahi du poltseroak
edo hartuko dituzte
eman gabekoak.

Txantxoak bukatu ta
gero atorrak altxa
Mundakako ohitura
omen da hau antza
Haratuzte kantak du
inauteri saltsa
ohiturak aipatuaz
ta eginez txantxa
ta bukatzeko gero
banakako dantza.

Doinua: Markoxen txarrixe


Ikasle, irakasle
guraso artean
inauteria ospatu
guztiok batean
denon partez eskerrak
hemendik joatean
festak jarraituko du
Elordi elkartean.

Gaurko emanaldia
arretaz prepara
eta zuei eskaintzen
pozik jardun gara
Altzon egindakoa
nahikoa ez bada
gehiago nahi duenak
joan Tolosara.


1 comentario:

  1. Aspaldiko partez gaur sartu naiz zuen blogean eta gauza interesgarriak ikusi ditut. Alde batetik, Andaluziako txangoa aipatzen duzue eta bertan ikusi dut zuen lagunen erantzuna ere. Begira zeinen baliagarriak diren teknologia digitalak.
    Bestalde inauterietako mozorroak ere prest dituzue. Hori da suertea hori!

    ResponderEliminar