2014/01/29

Francesco Tonucci eta Myriam Nemirovsky eskolan

Urtarrilak 28 asteartea, eskolara bi  bisitari ospetsu eta garrantzitsu etorri zitzaizkigun, Francesco Tonucci eta Myriam Nemirovsky. Bi hauek Psikopedagogoak dira eta ikerketa asko egin dituzte ikasleen ikasketa prozesuen inguruan.





Francesco Tonucci:


Gizon hau Italian jaio zen Fano herrian, 1941. urtean. Bere ezizena Frato da. Francesco Tonucci Psikopedagogoa izateaz aparte marrazkilaria ere bada. Haurren eskubideen inguruko hainbat liburu idatzi ditu. Irakasle bezala lan egin zuen eta bide batez, ikertzaile ere bihurtu zen. 1991. urtean  proiektu bat aurrera eraman zuen bere jaioterrian " ciudad de los niños " honen arabera, hiri horretako protagonista nagusiak umeak dira. Arrakasta haundia eduki zuen eta munduko zenbait lekuetara zabaldu zen.

Myriam Nemirovsky:

Emakume hau Argentinan jaiotakoa da. Psikopedagogoa eta hezkuntza prozesuen koordinatzaile eta aholkularia da eta bere jaioterrian 20 urtez irakasle bezala aritu zen. 1990. urtean Espainiara etorri zen eta psikologian doktoratua lortu zuen. Irakurketa eta idazketaren prozesuaren inguruko hainbat testuen egilea da, bere liburu garrantzitsuena “Sobre la enseñanza del lenguaje escrito… y temas aledaños”. Gure lan egiteko era bere filosofian oinarritzen da.


                                                           
                                                                    5. eta 6.maila.

No hay comentarios:

Publicar un comentario