2014/01/29

SUKALDARITZA TAILERRAK MARTXAN

Kaixo denoi:

Bigarren hiruhileko honetan proiektu gisa sukaldaritza hartzea erabaki dugu. Horretarako astean behin tailerrak antolatu ditugu, eskolako hainbat gela sukalde bihurtuz. Lau taldetan banatu gara eskolako ikasle guztiak( txikiak eta handiak nahastuz ) eta astero astero elkarrekin hainbat errezeta  prestatuko ditugu.
Hasteko, Alegiko Aralar institutuko bi ikasle (jatorriz marokiarrak) etorri zaizkigu ipuin batzuk kontatzera eta hori aitzakitzat hartuta, tailer hauetan lehenengo errezeta bezala opilak eztiarekin egin ditugu (Beghrir). 

Egin nahi badituzue ez dira hain zailak hemen duzue errezeta:

Osagaiak:
· 375g artirin
· 300g almendra xigortu
· 150g ezti
· 3 arrautza
· 250cc ur bero
· 250cc esne bero
· 100cc oliba olio
· 40g legami fresko
· Azukre koxkor bat
· Kutxara-kada erdi bat gatz
Nola egin:
Urtu legamia ur berotan, azukre koxkor bat gehitu eta 20min berotzen utzi. Gero orea egin artirina eta arrautzekin. Ontzi txokon batean utzi ongi nahastuta geratu arte. Ura eta esnea batu pixkanaka ongi oretu arte. Trapu batekin tapatu eta utzi 2 orduz toki epel batean. Orea ongi arrotu behar du.
 Zartagia berotzen jarri eta hau berotzen denean olio tanta batzuk bota. Burruntzali batekin orea jarri zartagian. Gorritzen utzi eta  gainaldean zuloak egiten hasten zaizkionean atera. Bukatzeko gainetik  eztia  eta almendra xigortuak gehitu.





No hay comentarios:

Publicar un comentario