2015/03/24

AZKENEKO ASTEA!

Hiruhilabete honetako azkeneko astea bete-betea dugu!!!

Atzo, martxoak 23, KORRIKA TXIKIA ospatu genuen nahiz eta eguraldiak ez lagundu. Tolosaldeko Atarikoak etorri ziren eta honako bideo hau grabatu zuten. Eskerrik asko!!!



Bestalde, ostegunean, lehen hezkuntzako ikasleak Abaltzisketara NOLEGAko emanaldiak ikusi eta eskeintzera goaz. Altzotarrak, "Barrerik egiten ez zuen printzesa" antzerkia, "Xalbadorren heriotzean", "Urtxintxak oihanean" eta "Behin batian Loiolan" abestiak eskeiniko dizkiegu Abaltzisketa eta Ikaztegietako ikasleei.

Asteari bukaera emateko eta oporrei ongi etorria (iujuuuuuu!!!), ostiralean goizeko 10:30etatik aurrera, "The Wizard of Oz" eta "El aula de Tocame Roque" antzerkiak eskeiniko ditugu. Tartean, hamaiketako gozo-gozoa egingo dugu.

Besterik gabe, ONDO PASA!!!

3. zikloko ikasleak

No hay comentarios:

Publicar un comentario